Elkarrizketa aditu batekin

22 dic

Adituari buruzko informazioa

Liher Elgezabal IBM-n lan egiten duen atitu informatiko bat da. Berarekin harremanetan jartzea erabaki genuen, gure proiektuan gida gintzan, bereziki zer den posible eta zer ez zehaztean. Adibidez, aplikazioaren ideia zehazten laguntzen digu, eta antzeko aplikazio bat egiteko aurreko saiakeren berri ematen digu. Bestalde, alderdi teknikoari dagokionez laguntza ona izango dela aurreratu dugu.

Elkarrizketan eztabaidatutakoa

Adituarekin kontaktuan jarri ondoren, berak gure proiektuari buruzko duen interesa adierazi zuen. Interes horri erantzunez, orain arte gure proiektuaren inguruan egindakoa azaldu genion. Oinarri teorikoa azaldu eta gero, proiektuaren hurrengo atala, atal praktikoa, azaldu genion. Atal hau burutzeko bururatu zaiguten ideiak azaldu eta gero, berak gure ideien iritzia ematen hasi zen.

Bere ustez, gure proiektua egingarria da, baina haren atal batzuk aldez aurretik planteatu egin dira. Hori dela eta, gure ideiari beste funtzio gehigarri batzuk gehitzea gomendatu zigun. Zorionez, deia baino lehen horrelakoren bat pentsatu izan genuen horrelako kasuren bat aurreikusiz.

Hori azaldu ondoren, ziurtagiri digitalei buruz hitz egiten hasi zen. Gure proiektua kriptografian oinarritzen denez, era honetan gure programa enkriptatzeko aukera izango genuke. Ziurtagiriak era errez batean sortu ahal du fidagarria den norbaitek eta seguruak diren beste gailu batzuetara bidali, beste pertsona batzuk gailu hauen ziurtagiriak ikustean seguruak direla ziurtatzeko.

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.