Prototipaketaren hasiera


Gure proiektuaren plangintza zehaztu ondoren, prototipoak garatzen hastea erabaki dugu. Gure zeregina betetzeko, ordenagailu bat erabili dugu gailuen posizioa zehaztuko duen eta latitude eta luzera bihurtuko duen programa garatzen hasteko. Garatzen ari garen programa windows gailu baterako da, eta, ondoren, gailu mugikorretara pasatuko dugu.

Geolokalizazio-prozesua zehazten hasi gara. Metodo desberdinei buruz ikertu ondoren, GPS bidezko kokapena behar duguna dela erabaki dugu, beste batzuk, IP bidezko geoloklizazioa adibidez, zehaztugabea baita. Gero, antzeko programak bilatu ditugu, eta gurea programatzen hasi gara. 

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.