Sarrera orokorra


Teknologia gero eta leku gehiagotan dago. Izan ere, azken urteetan ziztu bizian hedatu da, gure bizitzak erabat aldatzen. Esan liteke elkarren artean komunikatzen diren sistemen ozeanoan murgilduta bizi garela, gure gizartea erabat konektatuta egon dadin. 

Horrek guztiak, eta noski, teknologiaren munduan gertatzen diren aldaketa guztiak, aurrerapen guztiak, guri egokitu beharko litzaizkiguke. Faktore horiek guztiek ingurune izugarri eta arriskutsu batera garamatzate, eta defendatzeko sistemak behar ditugu, batez ere gure informazioa modu seguruan bidaliz leku batetik bestera.

Horregatik agertzen da kriptografia, gure datuak babesteko (beste sistema batzuen artean). Kriptografia gure egunerokotasunean hain funtsezkoak diren sistema horiek sortu eta maneiatzen dituen zientzia da, eta eremu horretan eragin nahi dugu.

Kriptografia gure datuak babesteko dago

Kriptografia

Funtsean, kriptografia dokumentuak eta datuak babesten dituen teknika da. Zifrak edo kodeak erabiliz funtzionatzen du, sare lokaletan edo Interneten dabiltzan dokumentu eta datu konfidentzialetan zerbait sekretua idazteko. Idazketa bezain zaharra da. Beste era batera esanda, kriptografia mezuak edo fitxategiak aldatzeko aukera ematen duten tekniken multzoa garatzea da, horretarako baimenik ez duten erabiltzaile guztiek irakurri ezin ditzaten.

Enpresa handiak normalean diru asko daukate sistema kriptografiko konplikatuetan eragiteko. Enpresa txikiak, aldiz, ez dute abantaila hau eta segurtasun txikiagoko metodoak erabili behar dute. Guk eremu honetan laguntzea dugu helburua.

Mario Etxeberria
Enpresa guztiak ez daukate aurrekontu berdina, baina denak sergurtasuna behar dute

Helburua

Enpresa txikiek ez dute inoiz erraza izan beren negozioak aurrera ateratzeari dagokionez. Gainera, errealitate hori ez da hobetu enpresentzat, aitzitik, gero eta zailagoa bihurtu da. Hainbat sektore ekonomikotan monopolio handiak hedatu direnez, eta duela gutxiko pandemia dela eta, negozio txikien kopurua gutxituz joan da, marka handiek ordezkatuta. Baina guk egoera aldatu nahi dugu.

Kriptofort taldean konturatu gara enpresa txikiek duten arazo handienetako bat webgunean duten kalteberatasuna dela. Aurrekontu handirik ez dagoenez, gehienek ezin dute enkriptazio-zerbitzurik kontratatu. Hala ere, arazo horri irtenbide bat eman nahi izan diogu enkriptazio-sistema oso seguru baten bidez, baina ez hain eroso.

Ibon Alonso

Gure helburua da erakunde txikien sistema informatikoak hobetzea, zentzu kriptografikoan, erakunde horiek seguruagoak izan daitezen erasotzaileen aurrean, eta, beraz, haien lan-baldintzak eta zerbitzuaren produktibitatea hobetuz. Gure sistema kode irekikoa izatea eta doakoa izatea da asmoa, hobekuntza horrek kostu ekonomikorik eragin ez diezaien lagundu nahi diegun enpresei.

Cryptography Decripted by H.X Mel and Doris Baker

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.