Dibulgazioa

Gure proiektua ezagutzera emateko, hainbat bide ezberdinetatik dibulgatzen ari gara gure aplikazioa. Izan ere, gure proiektua ez luke ezertarako balio jendeak aplikazioa deskargatzen ez badu. Helburu hau lortzeko hurrengo metodoak erabili ditugu:

Web orrialdea

Web orrialde hau sortu dugu gure proiektuari buruz informazioa emateko eta aplikazioa azaltzeko. Metodo hone bidez oso erreza da gure aplikazioa deskargatzea eta erabiltzen hastea. Gainera, edonork eskuratu ahal du aplikazioaren garapen prozezuari buruzko informazioa.

Sareak

Momentuz, ez daukagu sare sozialetan konturik. Izan ere, ez dugu uste beharrezkoa denik proiektua txikia denean, eta proiektua erabilgarria izateko bideratuta dago, ez entretenimendu iturri. Hala ere, ez dugu baztertzen etorkizunean kontu bat sortzea aplikazioa erabiltzaileen artean zabaltzeko.

Lehiaketak

Guztira, hiru lehiaketetan parte hartzea erabaki dugu. Erabaki hau hartu dugu edozein lehiaketa irabaztekotan, gure proiektuak arreta handia erakarriko lukeelako. Irabazten ez badugu ere, parte hartzeak azoketan eta lehiaketetan dauden pertsonak gure proiektura ezagutzera ailegatuko dira.

  • Kaixomundua

Kaixomundua web orrialdeen arteko lehiaketa bat da. Helburua webgune erakargarri, erabilgarri eta informatibo bat sortzea da.

Kaixomunduari eskerrak eman behar dizkiogu .eus domeinua dinahostingean erabiliz webgune hau sortzeko aukera emateagatik. Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu orriaren hondoan dauden esteketan.

  • Esdelibros

Kaixomundua bezala, Esdelibros webguneak sortzeko lehiaketa bat da. Informazio gehiago nahi izatekotan ikusi hemen.

  • Elhuyar zientzia azoka

Elhuyar zientzia azoka ez da aurreko lehiaketen antzekoa. Hau, aldiz, mota ugariko proiektu zientifiko eta teknologikoen arteko lehiaketa da. Informazio gehiago eskuratu ahal duzue hemen.