Emaitzak

Beheko taulan, aztertu ditugun metodo kriptografiko guztiak ikus daitezke. Guk abiadura nahi dugunez, badakigu metodo simetrikoa bilatzen ari garela. Simetrikoen artean, informazio-karga txikietarako azkarrena twofish da, blowfish bertsio berria, eta, beraz, hau aukeratuko dugu gure proiekturako.

MotaBlokearen tamainaGiltzaren luzeeraTxanda kopuruaAbiadura 25KBAbiadura 1MBAbiadura 3MBErabilitako memoriaEntropia
Triple DESsimetrikoa64 bit168, 112 edo 56 bit48520 ms760 ms1680 ms20.7 Kb2.9477
RSAasimetrikoa512 bit1024 bit1519 ms1473 ms2000 ms31.5 Kb3.0958
Blowfishsimetrikoa64 bit32-448 bit1430 ms400 ms734 ms9.38 Kb3.93891
Twofishsimetrikoa128 bit128, 192 edo 256 bit1628 ms402 ms812 ms10.23 Kb3.6758
AESsimetrikoa128 bit128, 192 edo 256 bit10, 12 edo 14, giltzaren arabera510 ms570 ms590 ms14.7 Kb3.84024
Zifratze-metodoak alderatzen dituen taula

Horrez gain, aplikazio bat daukagu, jakina. Aplikazio hau ari gara garatzen covid-arekin egoera hobetzeko. Aurretik hautatutako enkriptatze-metodoa erabiliko dugu aplikazio honetako datuak enkriptatzeko. Behean aplikazioaren argazki bat ikus daiteke, kasu honetan zortzigarren bertsioa, behin betikotzat jotzen duguna. Aplikazioaren interfazea da, sinplea eta botoi bakarrekoa, birusa nonbait aurkituz gero abisu bat emateko.